Maider Junkal Echeveste Medrano

24 Laburpena LABURPENA Itsasertzeko ekosistemak metanoarentzako “hotspot” dinamikoak dira. Giza jarduerek eragindako inpaktuekiko zein klima-aldaketak sortutako erronken aurrean oso sentikorrak dira. Tesi honetan, metanoaren isuriak arintzeko garrantzitsuak diren mikroorganismoak, metanotrofo anaerobikoak, itsasertzeko ekosistemetan hidrogeno sulfuroa, nitrogeno monoxidoa eta gazitasunak sortutako presio osmotikoa eragindako estresarekiko nola erantzuten duten aztertu zen. Gainera, hidrogeno sulfuroa, sulfatoaren-mendeko metanoaren oxidazio anaerobikoa (S-MOA) ikertzeko erabili zen Cadagno aintzira meromiktikoaren testuinguruan. Ikerketa burutzeko, ikuspegi osagarria erabili zen, metanotrofo anaerobikoen aberaste-kulturak bioerreaktoreetan erabiliz, itsasertzeko sedimentu anoxikoekin hasitako aberaste-kulturekin, neurketa biogeokimikoekin, metaomika analisiekin, isotopo egonkorren aktibitate-probekin, saiakera molekularrekin eta ikerketa fisiologikoekin batera (1. Irudia). Lehenengo kapituluan, itsasertzeko ekosistemetan metanoaren oxidazioak duen garrantzia aurkezten dugu eta “Candidatus (Ca.) Methanoperedens” generoko metanoaren oxidazio anaerobia (“ANME”) aurrera eramaten duten arkeoen aberaste-kultura ikerketa-eredu gisa erabiltzeko potentziala azaltzen dugu. Azkenik, egungo ezagutza-hutsuneak identifikatzen ditugu, tesia gidatu duten ikerketa-galderak zehaztuz. Bigarren kapituluan, “ANME” arkeo genero berri batek metanoaren bioiragazki gisa Stockholm Artxipelagoaren itsasertzeko baldintza hipoxikoetan jardun dezakeela ondorioztatu genuen, baina ez baldintza euxinikoetan, hidrogeno sulfuroaren toxikotasuna dela eta hain zuzen ere. Hasieran, ANME-2 011 genoma ANME-2b bezala sailkatu zen eta, ondoren, “Genome Taxonomy Database” (“GTDB”) sailkapenarekin (2024ko Irailean), “Ca. Methanocomedens” (ANME-2a) QBUR01 generora lotuta eguneratu zen. Ikerketa honetarako, hidrogeno sulfuroaren inhibizio-mugak S-MOA-n definitu genituen, hidrogeno sulfuroaren erdi-ataria ~ 1 mM-koa izanik. Gainera, identifikatutako ANME MAG-aren “Fsr II” taldeko sulfito-erreduktasak sulfitoaren desintoxikazioan lagundu dezakeela hipotesi modura proposatu genuen.

RkJQdWJsaXNoZXIy MTk4NDMw