Maider Junkal Echeveste Medrano

25 Laburpena Hirugarren kapituluan, bi sedimentu anoxikoen mikrobiomak urtebete baino gehiagoz aztertu genituen, metano, nitratoa, amonioa eta hidrogeno sulfuroaren kontzentrazio desberdinekin. Gammaproteobacteria taldea nagusiena eta aldakorrena bezala identifikatu genuen. Nitrogenoaren erredukzio-prozesuak desberdinak izan ziren bi sistemen artean: bioerreaktore oligotrofikoak nitratutik amoniora disimilazio bidezko erredukzioa (“DNRA”) sustatu zuen, desnitrifikazioa nagusi zen bitartean bioerreaktore eutrofikoan. Sistema oligotrofikoko metanotrofoek (biogeruzaren hazkuntza barne) Methylovulum eta KS41 taldeko Methylomonadaceae generoen dibertsitate handia erakutsi zuten, eta nitratoaren erredukzioagatik lehiatu ziren “DNRA”-ren eragile nagusia zen “Ca. Methanoperedens BLZ2” espeziearekin. Gainera, sistema oligotrofikoak Pseudomonadales IMCC2047 eta Rugosibacter genoma berriak aberastu zituen, “Membrane-bound MonoOxygenase” (“CuMMOs”) entzima dibergenteak izanik, alkano laburren degradazio potentzialarekin. Sistema eutrofikoak ezagunagoak diren generoen aberaste-kulturak, Methylomonas eta Methylobacter, faboratu zituen. Ikerketa honek Methylomonadaceae familiako metanotrofo mikroaerofilikoen moldagarritasun metabolikoa nabarmendu zuen, hidrogeno sulfuroa zein oxigeno kontzentrazio baxuei moldatzeko eta desnitrifikaziorako potentzialarekin. Laugarren kapituluan, hidrogeno sulfuroaren oxidatzaile desnitrifikatzaileak, anammox bakterioak eta nitrato/nitritoaren mendeko metanoaren oxidazio anaerobioa (“N-DAMO”) bideratzen zuten aberaste-kultura anoxiko eta egonkor baten moldagarritasuna aztertu genuen, nitrogeno gabeziari eta hidrogeno sulfuroaren zein nitrogeno monoxidoaren estresari aurre egiteko. Modu honetan, hirugarren kapituluan aurkeztutako itsasertzeko sedimentu gazi-gezetako aldaketa dinamiko naturalak islatuz. Amonio gabetza “Ca. Nitrobium versatile” eta anammox bakterioen desagerpena eragin zuen hasierako aberaste-kulturatik. Gehienbat “Ca. Methanoperedens” sustatutako “DNRA”, ez zen anammox jarduera mantentzeko gai izan. Amonioa berriro gehitzerakoan, “Ca. Methylomirabilis lanthanidiphila”, “Ca. Methylomirabilis tolerans”-ekin ordezkatu zen eta anammox “Ca. Scalindua rubra”, “Ca. Kuenenia stuttgartienses”-ekin. Hidrogeno sulfuroa eta nitrogeno monoxidoaren estresen eraginez, desnitrifikatzaile oxidatzaileak ziren Thiohalobacteraceae familiako bakterioek aberastu egin ziren, eta sulfuro:kinona oxidoerreduktasen adierazpena areagotu zen. Ikerketa honek

RkJQdWJsaXNoZXIy MTk4NDMw