Maider Junkal Echeveste Medrano

26 Laburpena itsasertzeko ekosistemetan edo hondakin-uren tratamendu-instalazio bezalako teknologizaturiko ekosistemetan gertatzen diren mikroorganismo-komunitateen dinamika konplexuak ulertzen laguntzen du. Bosgarren kapituluan, hidrogeno sulfuroaren eragina aztertu genuen ur gezako metanotrofoetan. Hidrogeno sulfuroaren (0,5 mM) esposizio laburraren eta, bereziki, luzearen ondoren (6,5 aste), “Ca. Methanoperedens BLZ2” nitratuaren mendeko metanoaren oxidazioa gutxitu zuela behatu genuen. Epe laburreko esposizioarekin, desintoxikazioa hidrogeno sulfuroarekin bakterio oxidatzaileen bidez gertatu zen. Epe luzeko esposizioan (0,25 mM hidrogeno sulfuro/egun), “Ca. Methanoperedens”-ri loturiko “Dsr-LP III. Taldeko” sulfito-erreduktasak adierazpena areagotu zuen. Era berean, “Ca. Methanoperedens”-en biltegiratze polimeroak erabili ziren epe luzeko hidrogeno sulfuroaren esposizioaren ostean, estresari aurre egiteko erantzun moduan. Seigarren kapituluan, ur-gezetara egokitutako “Ca. Methanoperedens Vercelli”-k itsas gazitasunera egokitzeko bioerreaktore aklimatazio luzea ikertu genuen. “Ca. Methanoperedens”-ek soilik ekoizturiko N(ε)-azetil-β-L-lysina osmolito klabea deskribatu genuen, kamA eta ablB gene bikotearen bidez sortuta. N(ε)-azetil-β-L-lisina-ren ekoizpen potentziala arkeoetan oinarritutako eboluzio zuhaitz unibertsal batean zabaldu genuen eta gene transferentzia horizontala (GTH) Firmicutes-etik izan zela behatu genuen, osmolitoaren ekoizpen potentziala “ANME” arkeoetan ahalbidetuz. Horrez gain, N(ε)-azetil-β-L-lisinaren ekoizpen potentziala “Ca. Methanoperedens spp.”-tik Borg-etara GTH-ren bidez lortu zitekeela hipotetizatu genuen. Gainera, “Ca. Methanoperedens”-ekin loturiko polihidroxialkanoatoak eta azido sialikoak edo zelula kanpoko polisakarido geruzako karga negatiboko monosakaridoak, gazitasunak sortutako presioari aurre egiteko mekanismo gisa erabiltzen zirela iradoki genuen. Zazpigarren kapitulu honetan, “Ca. Methanoperedens”-en elektroi hartzaileen malgutasuna aztertu genuen eta Cadagno aintzira meromiktikoko sedimentuan S-MOA-aren posibilitatea aztertu genuen. “Ca. Methanoperedens” espezieen eta deskribatu gabeko Desulfobacterota klaseko QYQD01-en arteko elkarrekintza

RkJQdWJsaXNoZXIy MTk4NDMw